lunes, 3 de junio de 2019

MENDIALDEA EUSKARAZ BLAI

Kaixo guraso!
Idatzi honen bitartez ekainaren 19an egingo dugun *bilerarako proposamena* luzatu nahi dizugu.

Badira pare bat urte Mendialdeako guraso taldetxo bat bildu eta gure seme alaben euskararen erabileran urratsak emateko ekintzatxoak prestatzen hasi ginela. Oraindik ere bide honetan badago zer egina eta gu behintzat ilusioz gaude berriz ere martxan hasteko. Bidea taldean gusturago eta errazago egiten denez zu ere animatu nahi zaitugu gurekin parte hartzera!

_Eguna:_ *ekainak 19,asteazkena*
_Ordua:_ *16:30ean*
_Tokia:_ *Maeztuko ludotekan*
*mesedez konfirmatu asistentzia email honen bidez*: mendialdeaneuskarazblai@gmail.com

Gurasook bide honetan asko egin dezakegu! *Merezi dutelako, merezi dugulako.*
Mila esker,

_Gurasook ere euskaraz blai_

No hay comentarios:

Publicar un comentario